XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pozaren pozez banoa burnitegiruntz....
Ateak zabalik daude.
Barrura noa... Jesus, Maria eta Jose!!! Zer da au? Ormak beltz-beltz,
Aurrean labe aundi bat, su ta fu, bere-biziko
Ondoan auspo aundi bat puzka ta puzka sua aizeatzen.
Emen izugarrizko tresna zar bat dinbi-danba, ormak dardarka jartze añeko durundiarekin.
Lanean... gizonezkoak izango al dira! Itxuraz ez beintzat: begiak ikatzak bezin beltzak, kopetatik beera txirrian darieten izerdiak egindako arrasto nabar batzuekin; begiak gorri-gorri, bi txinpart.
Giza-arpegien baño katamotz buruaren antza aundiagoa ez ote?
Ura zan ikustekoa ura! Ura burni galdarekin burruka egitea! Gizajoen izerdi patsak!... Aien arnas-estuak!....
Jo ta ke, su ta fu, dingi-danga, txinparta jario bizian, galanki astinduz, estutu, garbitu, leundu ta apaindu dute agoa.